Ipintzako futbol txapelketako batzarra, eguenean

Xabier Urtzelai 2011ko maiatzaren 31

Urtero moduan, ekainean jokatuko dute futbol-zaleek Ipintzako udako futbol txapelketa. Hala, txapelketako gorabeheren berri emateko eguenean, ekainak 2, batzarra egingo dute Ipintzan bertan, 19:00etan.

Txapelketan parte hartuko duten taldeetako ordezkariak daude batzarrera gonbidatuta. Aldaketarik ez balego, ekainaren 20tik uztailaren 5era arte jokatuko dute txapelketa, Ipintzako zelaian. Eta, txapelketa hasi orduko konponduta egongo da Ipintzako zatiren batean apurtuta dagoen berdegune zatia. Astelehenean bertan hasiko dituzte lanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak