Maria Jesus Ugalde eta Nagore Sanzek zuzentzen duten abesbatza protagonista izan zen. Kontzertuan batu ziren Donostiako eta Gipuzkoako beste toki batzuetako sei musika banda eta 19 abesbatza, horien artean Bergarako Musika Eskolako umeena. Aitziber Garmendia eta Iban Garate aktoreek aurkeztu zuten ekitaldia.
Bergaratik Donostiara joandako 70 aguneko taldeak, Alderdi Ederren ehunka lagunen artean abesteko aukera izateaz gain, ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioko lehiaketan parte hartu dutenekin topo egin zuten arratsaldean eta argazkia atera zuten haiekin.