Umetxoen ongietorri ekitaldiari dagokionez, iazko Pazkoetatik aurtengoetara bitartean jaio direnei egingo diete harrera. Gonbidapen gutuna jasoko dute gurasoek etxean, eta nahi dutenek, zapatuan osoko bilkuran egingo den ekitaldian hartuko dute parte. 11:30ean izango da eta txikitxook jaietako lepoko zapia jasoko dute opari.
Idi probak ere bai
Idi probei dagokienez, martitzenean izango dira, eta azken urteetan egon izan diren herri kirolen erakustaldiaren lekua hartuko dute. 12:00etan hasiko dira, San Martin plazan. Joxe Ramon Salegi Belarreta-k eta Pako Badiola Bentaoste-k jardungo dute buruz buru.
Volley water-a
Volley water-a ere egongo da aurten berrikuntza moduan. Domekan, 10:30etik 14:00etara, igerilekua egokituko dute San Martin plazan eta nahi duenak uretako volley-an jolas egiteko aukera izango du. Horrekin batera, urez betetako puxikak botatzen jolas egiteko aukera ere egongo da.
Molto motoei dagokienez, martitzenean izango da saio hori ere. Nahi duten guztiek har dezakete parte eta hitzordua 17:0etan egin dute, Fraiskozuri plazan. Handik Ipintzako jolas parkeraino egingo dute ibilaldia parte-hartzaileek. Norberak bere moltoa eroan beharko du.
Txupinazioa
Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere herritarrek botako dute jaien hasierako txupinazoa. Hain justu ere, San Antonioko txirrindulari lasterketak 75 urte betetzen dituela eta, probarekin lotura duten herritarrek botako dute.
Sorkunde Agirrebeitia izan da aukeratua. Sorkunde, Honorio Agirrrebeñaren alaba da eta bere omenez egingo duela aitortu dugu "gure aitak ohoretzat hartuko luke txupinazoa botatzea eta horregatik onartu dut". Urduri dagoela aitortu digu eta beretzat, oso momentu unkigarria izango dela esan digu.
Osterantzean, errekortadore txapelketa, herri bazkaria, barrakak, txosnagunea ekitaldi ugarirekin, goitibehera lehiaketa, rock maratoia, Udal Musika Bandaren emanaldia, dantza askatuko txapelketa, askotariko dantzaldiak, pilota partiduak eta haurrendako barrakak eta jolas parkea egongo dira, besteak beste.
Gogoan izan herri bazkariako txartelak erosteko azken eguna Maiatzaren 30ean izango dela. Nagusien menua 15 euroko kostua izango du eta umeena aldiz 10 eurokoa. Txartelak kulturetxean salgai daude.