Auzotarrek kanpandorrea inauguratuko dute hilaren 12an

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 31

Txirrindularitzako San Antonio sariketaren 75. urteurrenarekin eta auzoko kanpandorrearen inaugurazioarekin, aurten inoiz baino gogorrago datoz San Antonio Jaiak. Ekainaren 9an hasi eta 13ra arte, jaiak ez du etenik izango auzoan.

Ekainaren 9an hasiko da jaia, hitzaldiarekin eta afariarekin. Auzoko karrera baten 75 urte izenburupean, hitzaldiak duela 75 urte San Antonio txirrindularitza lasterketaren hasiera gogora ekarriko du. Behin historiari errepasotxoa eman eta gero, auzotarrek afarian elkartzeko aukera edukiko dute. Izena emateko Gure Ametsa Elkartera edo Cristina estankora hurreratu beharko dute interesatuek.

Zapatua eta domeka

Zapatuan, ekainak 11, jaiak aurrera jarraituko du. 16:00etan 75. San Antonio Saria ospatuko da eta ondoren, 18:30ean, sariketa egingo da.

20:00etan bederatziurrena egingo zaio San Antoniori, kaperan eta ostean sardina jana egongo da. Gauean, DJ Angelen eskutik disko festa egingo da.

Domekan txistularien dianak emango dio hasiera egunari (10:00). 19:30ean auzoko kanpandorreraen inaugurazioa egingo da.

Astelehenean, jaiekin amaitzeko, San Antonio kapera berrira eramango dute auzotarrek, 11:00etan. 12:00etan kapera berria inauguratuko da eta gero luntxa eta umeentzako jolasak egongo dira. Amaitzeko, 15:00etan, auzotarren arteko bazkariarekin aurtengo jaiei amaiera emango zaie, plazuelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak