Bergarako Orfeoia Mieresen

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 31

Bergarako Orfeoiak Mieresen (Asturias) eman du asteburua. Hango abesbatzak gonbidatuta kontzertua eskaini dute. Miereseko Orfeoia Bergaran egon zen apirilaren 16an; hortaz, elkartrukearen itzulia izan da Bergarako Orfeoiak asteburuan egin duen bidaia.

Aitor Biain oñatiarrak zuzentzen duen abesbatzak, zapatuan eman zuen kontzertua Miereseko orfeoiarekin batera. Lehen zatian bakarka aritu ziren Bergarakoak; ondoren, Eli Mendiaratz piano jotzailearen laguntzarekin eta, amaitzeko, Mieresekoarekin batera. Bergararrek, kontzertua eskaintzeaz gain, Mieres eta inguruak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Hala, bertako sagardotegiak edota Asturiasko meategiaren eta industriaren museoa bisitatzeko aukera izan zuten.

Udaberriko kontzertua Miereseko Cajasturren aretoan izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak