Janariarekin, edariarekin eta musikarekin inauguratuko dute herritarrek ekainaren 9an Xabalote gaztelekua. "Gaztelekuko ateak zabalik egongo dira bertara huribldu nah duen edozeinentzat", azaldu dute gaztelekuko arduradunek.
Jaien ostean gaztelekua berriro zabalduko da (ekainak 16). Eguenetan eta domeketan 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta egubakoitz eta zapatutan 17:00etatik 21:30etara.