Partiduari dagokionez, norgehiagoka "parekatua" izan zela adierazi du Mikel Otero mahoneroen bigarren entrenatzaileak. Atsedenaldira 0-1ekoarekin heldu ziren bergararrak, Jon Garitanok penaltiz egindako golari esker. Bigarren zatian, baina, etxeko taldea dena ematera irten zen eta lehiari buelta ematea lortu zuten; 2-1ekoa 85. minutuan heldu zen, etxekoek Bergarak gaizki defendatutako korner bat aprobetxatu ostean.
Entrenatzaile berria, ziur
Datorren denboraldian entrenatzaile berria izango du Bergarak. Taldea bederatzigarren lekuan utzita eta ondo egindako lanaren poztasunaz, Oskar Maiztegi eta Mikel Oterok taldea utzi egingo dute. Zuzendaritzak oraindik ez du ordezkorik aukeratu. Jokalariei dagokienez, oraingoz ziurra den bakarra da Jon Garitanok futbola utzi egingo duela.