Lokatzak antolatuta hainbat txirrindulari lasterketa izango dira Bergaran ekainean, eta ziklismo eskolakoek herritarren laguntza eskatu dute. Hauek dira probak eta egunak:
Ekainak 4, larunbata, goizeko 9:00-tan : EUSKADI ERLOJUPEKO TXAPELKETA (Elite / - 23 / gazte maila)
Ekainak 5, igandea, goizeko 9:30-tan : LXXVI PENTEKOSTES SARIA (EUSKADIKO TXAPELKETA ERREPIDEAN) (Elite / - 23)
Ekainak 11, larunbata, arratsaldeko 16:00-tan : LXXV. SAN ANTONIO SARIA XI. HONORIO AGIRREGABIRIA MEMORIALA (EUSKADIKO TXAPELKETA) (Kadete)
Ekainak 18, larunbata, goizeko 10:00-tan : OSINTXUKO EMAKUMEEN PROBA (GIPUZKOAKO TXAPELKETA)
Ekainaren 4ko erlojupekoak antolaketa mailan duen konplexutasuna dela eta, asteartean, maiatzak 31, arratsaldeko 19:00-tan, Zuloa elkartean batzarra egingo dute, eta bertara gonbidatu dituzte laguntzeko prest dauden denak. Probaren gora-beherak argitu eta lanen banatzeak egingo dituzte. Laguntzeko prest egon baina batzarrera joan ezin dutenentzat telefono zenbaki bat eta e-posta bat ere jarri dituzte eskura: 656 714 242 (Kaxeta) eta kaxeta@hotmail.com.