Musika esperimentala
Maite Arroitajauregi musikaria dago Mursegoren atzean. Musika esperimentala egiten du Mursegok, eta horretarako era guztietako elementuak erabiltzen ditu modu librean, eurekin jolas egin eta musika egiteko. Txeloa eta casiotonea koherentziaz nahasten ditu kanta bitxi eta ederrak osatuz. Pop munduan oinarrituta, musika esperimentala eskainiko du gaur eibartarrak gaztetxean.
Arrasateko Ain_1 taldeak musika, poesia eta dantza uztartuko ditu gaztetxean. Musikari beste dimentsio bat gehitzen dion proiektu interesgarria da Ain_1. Musika kaxa euren azken proiektua aurkeztuko dute –laister argitaratuko dute diskoa– Gaztetxean musika kaxa zabalduko dute eta ikusleak gonbidatuko dituzte kaxa barruan sartuko lituzketenak idaztera.
Jarraipena izango du
Ekimenak izan duen arrakasta ikusita ekimenarekin aurrera jarraitzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu zeintzuk izango diren hurrengo datak.