Erabateko gehiengoa lortu zuen Bilduk domekan. 3.608 botorekin herriko alderdirik bozkatuena izan zen –baita hauteslekuka ere, beheko taulan ikus daitekeen moduan–, eta udalbatza osatzen duten 17 zinegotzietatik bederatzi zinegotzi egokitu zitzaizkion. EAJren kasuan, bigarren indarra izan da 2.108 botorekin eta aurreko agintaldian izandako bost zinegotziak mantendu ditu. Aralarren kasuan, hirugarren alderdi bozkatueta izan da 748 botorekin. 2007ko udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuz gero, zinegotzi bat galdu dute. Eta gauza bera gertatu zaio PSE-EE alderdiari: 627 botorekin zinegotzi bakarrarekin geratu da. PPk, EB-Berdeak eta Berdeek ez dute zinegotzirik eskuratu.
|
Alderdiak |
Pilotalekua | Matxiategi |
Osintxu | Martoko | Ibarra | Guztira | Zinegotziak |
| Bildu |
1.862 | 754 | 130 | 522 | 340 | 3.608 | 9 |
| EAJ |
1.110 | 484 | 77 | 312 | 125 | 2.108 | 5 |
| Aralar |
422 | 131 | 24 | 102 | 69 | 748 | 2 |
| PSE-EEr |
277 | 175 | 13 | 132 | 30 | 627 | 1 |
| PP |
108 | 66 | 5 | 56 | 0 | 235 | 0 |
| EB-Berdeak |
60 | 31 | 1 | 49 | 11 | 152 | 0 |
| Berdeak |
40 | 28 | 4 | 8 | 5 | 85 | 0 |
| Zuriak | 45 | 15 | 0 | 12 | 5 | 77 | 0 |
| Baliogabeak | 29 | 9 | 2 | 10 | 2 | 52 | 0 |