Ain_1 hainbat neskaren ekimenez jarri zen martxan 2007an. Hasiera baten taldea musika eta poesia irakurtaldi bat eskaintzeko asmoz sortu zen baina poliki-poliki hazten joan da, musika tresna eta partaide berriak sartuz. Gaur egun, dantza, ikusentzunezko baliabideak eta eszenatoki bakoitzaren araberako elementuekin osatutako ikuskizuna lantzen saiatzen da taldea. Doinu melankolikoak tarteko, hitzen garrantziak eta dantzaren adierazgarritasunak bestelako ikuskizun bat osatzen dute.