Espainiako auzitegia berbeta gai Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 27a

Espainiako auzitegia gai hartuta, mahai-ingurua egingo dute izen handiko hiru abokatuk eta kazetari batek Bergaran. Ekainaren 4an izango da, Bergarako UNEDeko areto nagusian, 12:00etan hasita. Mariano Ferrer kazetaria, eta Juanjo Alvarez, Miguel Castells eta Artemio Zarco abokatuak gonbidatu dituzte. Jose Luis Elkoro libre! plataformatik eratorritako taldeak antolatu du.

Zeinek epaitzen gaitu? Galdera horri erantzungo diote lau gonbidatuek. Espainiako auzitegiaren jatorria aztertuko dute lehenbizi. Auzitegi berezi horrek, Europan era honetako bakarrak, gaur egun eta etorkizunean izateko arrazoirik duen ala ez eztabaidatuko dute. Izan ere, Espainiako auzitegia Francoren garaiko Orden Publikoko Tribunalean du jatorria eta euskal arazoa du izateko nagusia. Hortaz, "etorkizunik ez dauka" diote mahai-inguruaren antolatzaileek eta tesi horiek defenditzen saiatuko dira, ikuspuntu ezberdinetatik, datorren zapatuan Bergaran egingo den mahai-inguruko lau kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak