Astelehenetik aurrera jaietako herri bazkarirako txartelak salgai egongo dira

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 26a

Astelehenean ekainaren 13an San Martin plazan egingo den herri bazkarirako txartelak salgai jarriko dira kultura etxean, Deporren, Ariznoan eta Frontoiko tabernetan. Txartelak 15 euro balio du; hamar urtetik beherakoentzat 10 euro. Txartelak erosteko azken eguna ekainaren 8a izango da. Guztira 700 txartel atera dira.

Incansables txarangaren animazioarekin egingo da bazkaria ekainaren 13an. Txartelak astelehenean jarriko dira salgai, 15 eurotan. Hamar urtetik beherakoentzako ostera, sarrera 10 euro izango da. Txartel horiek bakarrik kultura etxean salduko dira. Bazkaria San Martin plazan egingo da baina euria egiten badu Labegaraietako kiroldegian egingo da. Egunean bertan autobus zerbitzua ere egongo da, Orixondo azoka ondotik irtenda.

Zeliakoek, txartela erosteaz gain, ekainaren 8a orduko kultura etxera deitu beharko dute.

Bazkariko menua:

  • Patatak errioxar erara.
  • Erredondoa txanpinoiekin.
  • Hojaldrezko tarta.
  • Ogia.
  • Ardoa, ura, gaseosa eta sagardoa.
  • Kafea eta kopa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak