Desjabetzeak = Lapurretak. AHTrik ez! edota AHTren hipotekak itotzen gaitu zioten pankartekin, proiektu horrekiko euren desadostasuna erakutsi dute. Ospatu berri diren hauteskundeei ere egin die erreferentzia, "gehiengo zabal batek herriari erabakitzeko eskubidea ematearen alde" bozkatu duela esanez. Proiektua geldiaraztea posible dela gaineratu dute: "Kalte handiak daude eginda, baina ikaragarrikeriak falta dira egiteko, eta denboraz gaude proiektua gelditu eta gizartean benetako eztabaida zabaltzeko. Lemoiz dugu adibide garbia; egin zen arren, martxan ez ipintzea lortu zen", azaldu du Mila Elortza AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak.