2011n 20 urte bete ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta honako leloarekin ospatuko dute eguna: ... Gure hizkuntzak har dezan arnas.
Egun osoko ekitaldi sorta antolatu dute eta askotarikoak izango dira, gainera. Aipatzekoa da, esaterako, egun horren barruan lehenengoz egingo den hitz gurutzatuen binakako I. txapelketa.
Hitz gurutzatuen lehiaketa
Hitz gurutzatuen binakako I. txapelketa jokatuko da. Parte hartzeko izena eman beharko da. Izen-ematea doan da eta 16 urtez gorako edozeinek har dezake parte –2011n 16 urte beteko dituztenak barne–. 10:00etarako batuko dira lehiakideak Bergarako San Martin plazan eta 10:30ean hasiko da saioa.
Ez da hiztegi elektronikorik, ezta ordenagailurik onartuko; bai, ordea, hiztegi-liburuak. Hiru aldi izango ditu lehiaketak: sailkapena, finalerdia eta finala, eta honela banatuko dira ordutegian: 10:30–11:15, sailkapena; 11:30–12:15, finalerdia; eta 13:00-13:45, finala.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 da, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan, e-postaz (euskara@bergara.net), webgune bidez (www.bergarakoeuskara.net) eta 943 77 91 66 zenbakira deituta. Gehienez 40 bikote onartuko dira.
Herri bazkaria ere egongo da eta txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte Uemako, edozein udaletxetan.
Eguneko egitaraua:
10:30 Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. LUMAren laguntzaz.
11:00 Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.
12:30 Ekitaldi instituzionala, Uemako lehendakariaren agurra, San Martin plazan.
12:30 Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.
13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.
14:30 Herri-bazkaria, bazkalostean kantu-animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San Martin plazan.
15:30 Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.
16:30 Umeentzako jolasak: puzgarriak....
18:00 Dantzaldia.
23:00 Kontzertua, gaztetxean.