Ruben Monterok irabazi du jaietako zapirako marrazki lehiaketa

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 24a

Pentejoste jaietako zapirako marrazki lehiaketa Ruben Montero bergararrak irabazi du. Guztira hamaika marrazki aurkeztu dira. Zapiak, marrazkiaz gain, "dantzatu minagaina euskaraz" mezua eramango du. Zapiak jaietako egubakoitzean eta zapatuan  salduko dira, San Martin plazan eta herriko zenbait tabernatan.

Jardunek antolatzen duen jaietako zapirako marrazki lehiaketak badu irabazlea: Ruben Montero. Hamaika marrazkiren artean berea izan dela onena jakin eragin du Jardunek. Marrazkiarekin batera, urtero bezala, zapiak euskararen aldeko lema edukiko du. Aurten, lema "dantzatu mingaina euskaraz" izango da. Zapian agertzeaz gain, Jardunek pegatinak ere aterako ditu lemarekin.

Zapiak eskuratzeko jaietako egubakoitzean eta zapatuan San Martin plazara edo herriko zenbait tabernatara gerturatu beharko dute herritarrak. Zapiak hiru euro balioko ditu baina pegatinak doan banatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak