Lehen zatian ondo jokatu zuen Bergarak, baina bigarrenean Roteta izan zen nagusi. Aukera gehiago izan zituzten donostiarrek bigarren erdian eta etxekoek ez zituzten batere aprobetxatu izan zituzten aukera urriak. Bergarako lehen gola Eloy Crespok sartu zuen, penaltiz; bigarrena Mikel Oregik, postean jo zuen baloi bat hankarekin jaurtiz.
Epaileak sei txartel hori atera zizkion Rotetari eta hiru Bergarari, horietako bi Julen Iriarteri. Ondorioz, azken 8 minututan 10 jokalarirekin jokatu zuen Bergarak.
Datorren asteburuan Zumaiakoren aurka jokatuko dute Oskar Maiztegiren mutilek.