Bergara Herri Arteko Txapelketatik kanpo geratu da

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 21a

Azkoitiarrak izan ziren atzo garaileak, bergararrak atzean utziz (1-2). Herri Arteko Txapelketak aurrera jarraitzen badu ere, Bergara kanpoan geratu da. "Azkoitik gogor eta ondo jokatu zuen eta guk ez genuen egunik onena eduki. Tanteoan irabazi digute", dio Reyes Azkoitia Bergarako entrenatzaileak.

Azkoitian irabazi egin bazuten ere (2-1), oraingoan ezin izan dute aurrera jarraitu (1-2). "Ez genuen gure mailarik onena eman eta irabazi egin digute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak