Saku batetik ortzadarraren koloreak dituen bandera eta kaxa batetik Magaliri oparitzeko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen panpinak atera zituen egubakoitzean Porrotxek Bergaran, Aranzadi ikastolako jolastokian. Magiarekin hasi zen Magali Muruamendiarazen aldeko ikuskizuna.Bakarrik agertu zen oholtza gainean Porrotx, magia egiteko behar zituenak eskuartean zituela. Bere aurrean, baina, ume mordo bat, guraso mordo batekin batera. Tartean zeuden Magaliren aita eta izeba bat ere.
Maite zaitut
Herriko hainbat musikari eta ume igo ziren laster oholtza gainera, eta Maketume, Maite zaitut eta San Fermin kantuak abestu zituzten. Ozen abestu ere, Magalik Galiziatik entzuteko moduan. Eta azken kantu horrekin korrika hasi ziren denak, Porrotxen zezenak ez harrapatzeko. Zapatu goizean, Magaliren aldeko merkatu txikia ere egin zuten.