Euskal Herriko beste leku batzuetan bezala, Bergarako Bilduk ere jaialditxo batekin bukatu nahi izan zuen bere kanpaina. Trikiti eta perkusio doinuek lagunduta, kalejira egin zuten hautagaiek eta hainbat herritarrek.

Gogotsu bukatu zuen Bilduk kanpaina eta uste guztiz baikorrarekin: "Gau magiko batetik gau historiko batera" pasatzeko dei egin zuten.
Beste bergarar bat, Martin Garitano, eta Pello Urizar arrasatearra ere, biak izan ziren Bilduren atzoko ekitaldietan. "Emaitza ikusgarria" iragarri zuten. Iruñean, Donostian eta Bilbon izan ziren ospakizun nagusiak.