Te Verde Kataluniatik
Te Verde katalanen proiektu berriak rocka, popa eta sentimenduz betetako letrak nahasten ditu formatu akustiko interesgarrian. Aurrez beste hainbat proiektutan ibili diren eskarmentu handiko musikariak dira David eta Jaume. Esperanza, sol y tranquilidad, unplugged tour 2011 da haien proiektu berria.
Zuzenean eta irrati bidez
Kontzertua 22:00etan hasiko da eta hiru euro kostako da. Musika zuzenean entzuteko aukeraz gain, irratian ere zuzenean entzun ahal izango dute kontzertua, Txapa Irratian, 97.2 dialean, eta streaming bidez www.txapairratia.org atarian.