Mahaster Riverren azken kontzertua bihar, zapatua, gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 20a

Magali Muruamendiaratz neskatilaren aldeko kontzertua izango da Mahaster River hirukoteak eskainiko duen azken zuzenekoa. Gaztetxean izango da saioa eta parte hartuko dute, Mahaster Riverrez gain, Garatek eta DJ Mansillak. Kontzertua bihar izango da, 22:30ean, hiru euroren truke.

Modu horretan, Mahaster Riverrek bidaiaren amaiera taularatuko du Bergaran. Mikel Garate bakarlariak Kantaxumeak disko berria aurkeztuko du eta gauari amaiera DJ Mansillak emango dio. Kontzertua 22:30ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak