Hamazazpi zinegotzi aukeratuko dituzte domekan bergararrek. Bozka bidezko hautaketa horretan parte hartzeko aukera aldiz 11.649 herritarrek edukiko dute. Hauteskundeak ospatzeko herri osoan bost hautesleku egongo dira eta guztira hemeretzi hautesmahai jarriko dira.