Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzordea ekainaren 1ean osatuko da

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 19a

Bergara Bazara Bagara Plan Estrategikoari jarraipena egingo dion Jarraipen Batzordea ekainaren 1ean osatuko da, 19:00etan. Funtsean, Batzordearen zeregina orain arte egindako lanaren segimendua egitea eta herritarren parte hartzea bultzatzea da.

Jarraipen Batzordeak edukiko duen funtzionamendua da ekainaren 1ean zehaztuko dena. Hitzordua udaletxeko pleno aretoan jarri da, 19:00etan. Bilerak gutxi gora-behera ordu bat eta erdi iraungo duela jakin eragin du Udalak eta bide beretik, herritarrei Batzordean parte hartzeko gonbitea luzatu die. "Planaren diseinuan egin dugun lana handia izan da eta ezin dugu alperrik galtzen utzi.Gure esku ere badago plana abian jartzea eta bertan ezarritako helburuak betetzea", esan dute Udal agintariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak