Barrenetxea alkategai sozialistaren hitzetan “gure alderdiak enplegua sustatzeko partidu guztiekin mahaiak sortuko ditu. Gazte eta 50 urte baino gehiago duten langabeak izango dira gure esfortzuen ardatza”.
Bere mezua ahalik eta herritar gehienei iristeko asmoarekin, arrosak, gozokiak eta programa batzera irten ziren Bergarako alderdi sozialistako zenbait kide, euren artean,Blanca Roncal legebiltzarkidea, eta Arrasate eta Oñatiko zinegotzi izandakoa. Mari Carmenek helburu argi bat dauka, Bergarako hurrengo alkatea izatea. Momentu honetan, ez da alderdi giltzarri bezala ikusten, egin duten lana ikusita eta herritarrek horrela nahi badute, alkate izateko prest dagoela dio Barrenetxeak.