Jasoketa eskorgen simulatzailearen proiektua aurkeztu dute Miguel Altunan

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko maiatzaren 18a

Frantziako esperientziatik jaso dute informazioa, eta hala, 23 orduko ikastaro bat antolatu dute; bertan parte hartzen dutenek jasoketa eskorgen ziurtagiria jasoko dute. Aurretik, ez zeuden araututa ikastaroaren orduak eta edukiak. Orain, baina, ondo formatu ahal izango dira ikastaroa jasotzen duten pertsonak.

Bi helbururekin egin dute proiektua: bata, euren ikasleak ziurtagiria lortzeko programa on bat edukitzeko, eta bestea, ondo formatutako pertsonak prestatzeko eta horrekin enpresetan istripuak murrizteko.

Miguel Altuna institutuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean garatu dute proiektua, enpresetatik jasotako beharra ikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak