Finalekoa partidu politta izan zen. Lehen zatia 1-1 amaitu ondoren –Alytis taldea aurreratu zen markagailuan– bigarren zatian C.M Errotagainen nagusitasuna goletan bihurtu zen, 2-4 aurreratuz. Penalti bikoitzei esker Alytisek aldea txikitu zuen (3-4), eta partidua berdintzeko aukera ere izan zuten.
Azken bi minututan, baina, Errotagainek bi gol gehiago egin zituen. Amaieran, beraz, Errotagain txapeldun (3-6).
txapelketari agur esateko lunch eder bat egin zuten kiroldegian, finalean talde bien artean egon zen giroarekin jarraituz: "Antolakuntzaren aldetik, eskerrak eman nahi dugu parte hartu duten talde guztiei eta datorren urtean berriz ere izena emateko gonbidapenaegiten diegu".