Pintura eta marrazketa ikastaroa antolatu du BEARTek

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 18a

Bergarako Arte Elkarteak (BEART) ume eta gazteendako pintura eta marrazketa ikastaroa antolatu du uztailerako. Ikastaroa astelehenetik egubakoitzera egingo da, goizez. Bertan parte hartzeko aurretik izena eman behar da.

Ikastaroa 5 urtetik 13 urte bitartekoei zuzenduta dago eta uztailaren 4tik 29ra egingo da. Ordutegia ere aurreratu du elkarteak: 10:00etatik 12:00etara.

Izena emateko telefonoz deitu behar da: 653 71 53 82 (Mayra) edo 696 54 97 54 (Lexeia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak