Moby Dick eta Té Verde taldeek kontzertua eskainiko dute egubakoitzean

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 18a

Egubakoitzak Kartzelan ekimenaren barruan, asteon Moby Dick eta Te Verde taldeek eskainiko dute kontzertua, 22:00etan, gaztetxeko kanpoko agertokian. Bi taldeek pop estiloko musika eskainiko dute, modu akustikoan.

Moby Dick taldea Getxotik dator eta abesti propioak eta bertsio ezagunak tartekatzen ditu. "Sentimenduz betetako ahots indartusa eta kitarra akustikoa ekarriko ditu taldeak bertora", azaldu dute arduradunek.

Bartzelonan sortua, Te Verde taldeak rock-a, pop-a eta sentimenduz betetako letrak nahasten ditu formatu akustikoan oinarritutako emanaldian. Espainia osoan emanaldiak eskaintzen ibili eta gero, Euskal Herrian eskainiko duten emanaldi bakarra berton izango da, egubakoitzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak