UEMA Egunean parte hartzeko gonbitea egin dute

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko maiatzaren 18a

Ekainaren 4an ospatuko da Bergaran eta egun osoko ekitaldi sorta zabala prestatu dute. Hitz gurutzatuen lehiaketan egingo dute lehenegoz eta herri bazkaria ere egongo da, ohi bezala.

UEMA Eguna Bergaran izango da aurten. 2011n 20 urte bete ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta  ...gure hizkuntzak har dezan arnas leloarekin ospatuko da, ekainaren 4an. 

Hemen eguneko egitaraua:

  • 10:30 Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. LUMAren laguntzaz.
  • 11:00 Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.
  • 12:30 Ekitaldi instituzionala, UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan.
  • 12:30 Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik
  • 13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.
  • 14:30 Herri-bazkaria, bazkalostean kantu-animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San Martin plazan.
  • 15:30 Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.
  • 16:30 Umeentzako jokoak: puzgarriak...
  • 18:00 Dantzaldia.
  • 11:00 Kontzertua, gaztetxean.

Ekitaldietan parte hartzeko izenemateak

  • Hitz gurutzatuen lehiaketa. Izena ematea doakoa da eta 16 urtez gorako edozeinek har dezake parte (2011n 16 urte beteko dituztenak barne). Hemen duzue oinarriak ikusteko eta izena emateko aukera.
  • Kantu-jira. Honetan parte hartzeko ez dago inon izena eman beharrik.
  • Herri-bazkaria, kantu-animazioarekin. Bazkarirako txartelak UEMAko edozein udaletan har litezke. Bazkariaren prezioa hau da: 18 euro nagusiena (12 urtez gorakoena) eta 12 euro umeena (12 urte edo gutxiagokoena).

Argibide gehiagorako deitu 943 77 91 66 zenbakira (Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzua).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak