Pol-Polekoen hurrengo irteera, Moncayora

Xabier Urtzelai 2011ko maiatzaren 17a

Pol-Poleko beteranoak Nafarroa aldeko mendietatik bueltatu ostean –asteburuan izan dira han– dagoeneko hasi dira hurrengo irteeran pentsatzen. Moncayora joango dira, ekainaren 4ko eta 5eko asteburuan.

Joan den domekan ateratako erretratua duzue ondokoa, Peña Izaga inguruan –atzean ikusten dena Higa de Monreal mendia da. Bergarako 35 lagun animatu ziren Pol-Poleko irteeran esku hartzen. Idocin herritik irten eta Peña Izaga igo ostean San Migel ermita ezagutu eta Urroz aldera egin zuten. Guztira 16 kilometrotako buelta ederra egin zuten, 6 ordutan.

Diogun moduan, hurrengoa asteburu-pasa egingo dute, Zaragoza eta Soria artean dagoen mendilerrora joateko, Moncayora. Ekaineko lehenengo asteburuan egingo dute irteera, ekainaren 4an eta 5ean.

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak