Udalak bekak eskainiko ditu musika taldeek grabazioak egin ditzaten

Imanol Gallego 2011ko ekainaren 16a

Beka horien helburua herriko gazteen musika produkzioari bultzada ematea da; horretarako, aurten egingo diren musika grabazioen kostuaren zati baten kargu egingo da Udala, gehienez kostu osoaren %30 ordainduko da. Udalak programa horretako dirulaguntzetarako 2.000 euroko partida bat bideratu du.

Baldintzak
Beka hori jasotzeko aukera izango dute edozein musika estilotako talde, bikote eta bakarlariek. Hala ere, dirulaguntza eskatzen dutenek zenbait baldintza bete beharko dituzte: taldekideen %50ek Bergaran erroldatuta egon beharko dute eta taldekide guztiek 16 urte baino gehiago eduki beharko dituzte. Gainera, kideen %50ek gutxienez 30 urtetik beherakoak izan beharko dute.
Bekak gehienez 400 eurokoak izango dira, eta, Udalak horrela eskatuz gero, dirua jasotzen dutenak beka jaso duten urtean edo ondorengo bi urteetan herrian hiru kontzertu doan eskaintzera derrigorturik egongo dira. Gura dutenek eskabidea ekainaren 1etik 30era aurkeztu beharko dute udaletxeko erregistro nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak