Bazkaria eta omenaldia
Eguerdian artista guztiak bazkaria egin dute. Arratsalde partean, berriz, Nahikari tabernako Bittor Pozari omenaldia egin diote. Pozak 25 urte daramatza tabernan erakusketak egiten muxu truk. Xabier de Zerio eskultorearen arte lana jaso du oroigarri gisa. Zeriok bizirik dagen estetika bilatzen duela kontatu digu. Euskal tradizioari jarraituz, espazio hutsekin jolas egiten duela bere eskulturetan. Bingen de Pedro Beart-eko lehendakariak balorazio positiboa egin digu. Harrera beroa izan duela festak azpimarratu du.