Soraluce BKEko mutilek igoera lortu dute

Irati Goitia 2011ko maiatzaren 15a

Soraluce BKEko mutilak seniorren lehen mailara igo dira. Zorionak! Atzo, zapatua, jokatu zuten partidua Eibarren eta irabazi egin zuten (39-86). Horrela, sailkapenean laugarren amaitu dute denboraldia eta igoera lortu.

David Urbinaren mutilak lehen unetik izan ziren nagusi kantxan. Horrela, 0 eta 8ko partzialarekin hasi ziren irabazten. Eskuratutako abantailari eutsi, eta aldeak nabarmentzea ere lortu zuten: atsedenaldirako 23 puntuko nagusitasuna erdietsi zuten (22-45).


Arerio erraza izan zuen aurrean Bergarak. Eibar dagoeneko beheko mailara jaitsita zegoen eta ez zuen joko onik egin, ahul aritu zen. Gainera, defentsa gogorrari aurre egin behar izan zion, Urbinaren mutilek ondo babesten dute euren zona.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak