"Museoa zergatik eta zertarako" erakusketa ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu Udalak

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 13a

Maiatzaren 29ra arte Aroztegi Aretoan dagoen Museoa zergatik eta zertarako erakusketa ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu Udalak. Astelehenetik egubakoitzera bisitak 19:00etan egingo dira eta zapatuan eta domekan 11:00etan. Bisitaren iraupena ordu bete ingurukoa dela jakin eragin du Udalak.

Bisitarekin erakusketa ikusteaz gain, Errege Seminarioa ere ezagutzeko aukera ere egongo da. Bisitan Errege Seminarioko Museo proiektuko teknikariek parte hartuko dute eta ondorioz, bisitariek bilduma zientifikoaren, museo proiektuaren eta erakusketaren inguruko argibideak eskatzeko aukera edukiko dute.

Bisitan parte hartzeko aipatutako ordutegian Aroztegi aretoaren sarrerara gerturatzea nahikoa izango da, "ez dago aldez aurretik izena eman beharrik".

Ezarritako ordutegitik kanpo bisita gidatua egiteko aukera ere eskaintzen du Udalak. Horrela, hilaren 25etik 29ra Udal Turismo Bulegoan bisita beste ordu batzuetan egiteko eskaera egin daiteke. "Egun horietan, Turismo Bulegoko teknikariek gidatuta, bisitak goizean zein arratsaldeko lehen orduetan ere egin ahal izango dira".

Erakusketaren funtsa museoaren errealitatea gizarteratu eta museoak Bergarari eta orokorrean Euskal Herriari ematen dizkion zerbitzuak eta onurak eztabaidara ateratzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak