Adituek diote Euskal Herriko zuzeneko indartsuena eta irmoena duen taldea dela Willis Drummond. Txapa irratiko lagunek adierazi dute "entzun, ikusi eta K.O." gelditzeko moduko musika dela.
2007an Anthology diskoa aurkeztu zuten; 2009an, Willis Drummond; 2010ean Zuzenekoak; eta, orain Instanteak lanarekin datoz.
Irratiaren bitartez, zuzenean
Iparraldeko taldearekin batera Gasteizko Sumision City blues taldeak jardungo du bihar.
Kontzertua 22:30ean izango da. Gainera, Txapa irratiaren bidez FM 97.25. dialean edo www.txapairratia.org/ atarian entzun ahal izango da saioa.