Runba alai eta kritikoa terrazan goxo eta lasai entzuteko aukera egongo da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 13a

Musika lasaiaz gozatzeko beste aukera zoragarri bat izango da gaur gaztetxean. Egubakoitzak kartzelan egitasmoak hasiera bikaina izan zuen joan den egubakoitzean Mery May abeslariarekin. Gaur, Beasaingo Mantala No! runba taldeak eta Zarauzko Mor More bikoteak jardungo dute kartzela zaharreko terrazan.

Punketik runbara

Mantala No! punk munduan ibilitako taldea da, eta, hain zuzen, horregatik dira ezagunak; gaur, baina, gaztetxera bestelako doinuekin etorriko dira. Runba alai eta kritikoa eskainiko dute, eta Palos y muelles euren bigarren diskoko lanak aurkeztuko dituzte kartzela zaharrean.
Taula gainera igotzen lehenengoak, baina, Mor More zarauztarrak izango dira. Mor More bi lagunek osatzen dute eta soinu akustikoak eskaintzen dituzte. Hori da, hain zuzen, euren berezitasuna.

Sarrera: 3 euro

Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrera 3 euro kostako da. Kontzertua bertatik bertara entzuteko aukerarik ez dutenek Txapa Irratiaren bitartez entzun ahal izango dute, zuzenean: 97.2 FMko dialean eta streaming bidez www.txapairratia.org atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak