Udal hauteskundeak jorratuko dituzte Txapa Irratian

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 12a

Txapa Irratiko (97.25 fm) 'Sasi guztien azpitik' saioan udal hauteskundeak jorratuko dituzte hilaren 17an, martitzena, 21:00etan. Herrian aurkezten diren hautagaiek hartuko dute parte eta, gainera, nahi duten guztiek galderak edo iradokizunak egiteko aukera edukiko dute. Horretarako, bi modu egongo dira: telefonoz (943764646) eta Facebook bidez. Horrela, herritarrek euren kezka eta galderak azaldu ahal izango dizkiote herriko alkategaiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak