Magali Muruamendiarazen aldeko ikuskizuna egingo du Porrotxek hilaren 20an

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 11

Magali Muruamendiaraz ume bergararrari laguntzeko Porrotx pailazoak ikuskizuna egingo du hilaren 20an, Errege Seminarioko jolastokian. Emanaldiarekin lortzen den dirua Muruamendiaraz Galiziako Foltra zentroan ahalik eta ondoen edukitzeko erabiliko da. Sarrerak salgai daude Iratxon eta Lazkano oinetako dendan, bost eurotan.

Magaliri laguntzeko umorea, jolasak, kantuak eta magia eskainiko die Porrotxek herriko umeei. Muruamendiarazen familaik eskerrak eman nahi izan dizkio Porrotxi ikuskizunagatik, eta batez ere, eurekin izan duen harreman zintzoagatik; Porrotxek gertutik jarraitu du umearen bilakaera. Erramu zapatuan ere, Porrotx umearen etxean egon zen, jolasean. Guzti horregatik, familia oso eskertuta dago emandako laguntza guztiagatik.

Ikastolak ere azoka solidarioa antolatu du, laguntzeko

Aranzadi ikastolak ere azoka solidarioa antolatu du hilaren 21erako. Hau da, Porrotxek ikuskizuna eskaini eta hurrengo egunerako. Azokaren helburua Muruamendiarazentzako dirua lortzea da. Azoka 11:00etatik 14:00etara egingo da, Domingo de Irala kalean edo Herri Lagunak kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak