Prebentzioarekin lotutako jardunaldia Miguel Altunan

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko maiatzaren 10a

Maiatzaren 18an izango da, 12:00etan hasi eta bazkal ordura bitartean.

Miguel Altuna institututak Jasoketa eskargen simulatzailea errekurtso formatibo gisa delako jardunaldia antolatu du hilaren 18rako, laneko arriskuen prebentzioa fabrikazio sailean proiektuaren baitan.

Maiatzaren 18an izango da eta Iñaki Larrañaga Miguel Altunako zuzendariak emango dio hasiera, 12:00etan. 12:15ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzetako errektoreordeak egingo du berba eta Miguel Altunarekin sinatu duen lankidetza hitzarmenaz arituko da; 12:30ean, ULMAko Mantenu zerbitzuko produktu zuzendariak, Asier Agirregomezkortak hartuko du hitza eta 12:45ean, Jose Mari Madariaga Lanbide Heziketa eta Etengabeko ikaskuntzako zuzendariak egingo duten berbaldiarekin itxiko dute jardunaldia.

Informazio gehiagorako eta bertaratzea baieztatzeko deitu 943 76 38 40 zenbakira edo idatzi imaltuna@sarenet.es helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak