Trekutzetik sartu eta Hirukurutzeraino arteko bidea egingo du uztailaren 3an Ehunmilak ultramaratoiak. Ekintza egin ahal izateko, Arrastaka mendi elkarteak bolondresak behar direla esan du. Bertoko bolondresak Bergarako zatian kokatuko lirateke. Zati hori Pol-Pol mendi taldeak antolatzen du eta ondorioz, egun horretan laguntzeko prest daudenak Pol-Pol taldekoekin jarri beharko dira harremanetan: telefonoz (943-76 48 51) edo e-postaz (pol-pol.menditaldea@hotmail.com).