Zapatuan, Agurne Barruso alkateak atera zituen kutxatik Magaliren aldeko zozketako bost zenbaki sarituak. Irabazleak ez badira hiru hilabeteko epean agertzen (abuztuaren 7a da azken eguna), ordezko zenbakiak izango du saria. Sariak jaso daitezke Iratxo mertzerian eta 637726775 zenbakian.
Hauek dira zenbaki irabazleak:
- Lehen saria: 7023 (ordezkoa, 8301). Bi lagunendako gau bateko egonaldia, gosaria barne, hotel batean Barcelo bidaiak agentziaren eskutik.
- Bigarren saria: 3708 (ordezkoa, 6608). Bi lagunendako gau bateko egonaldia, gosaria barne, nekazal turismo etxe baten, Barcelo bidaiak agentziaren eskutik.
- Hirugarren saria: 4714 (ordezkoa, 3478). 50 euroko Week-end-plan bi taloi, Ecuador agentziaren eskutik.
- Laugarren saria: 0701 (ordezkoa, 3051). Bi pertsonarendako afaria, Tartufo jatetxean.
- Bosgarren saria: 8001 (ordezkoa, 1100). Bi lagunendako afaria, Agorrosin tabernan.