Plan Estrategikoa izango da Bergarako Bilduren iparrorratza

Arritxu Barruso 2011ko maiatzaren 9a

Bergarako Bilduk ekitaldi berezia egin zuen zapatu goizean, hauteskundeetarako landu duten programaren berri herritarrei emateko. Ibilalditxoa egin zuten eta, herriko zenbait puntutan geldituz, programaren ardatz nagusiak azaldu zituzten.

Udaletxeko arkupetan hasi zuten bueltatxoa eta bertan Jesus Elortza zerrendaburuak azaldu zuen herritarren parte-hartzea izango dela Bilduren lehentasuna, bergararrekin egindako herria landu eta garatu nahi dutela. Zentzu horretan, oraingo Udal Gobernuak egindako lana azpimarratu zuen. Gaineratu zuen onartu berri den Plan Estrategikoa izango dela beraien iparrorratza.

Errege Seminarioaren arkupetan ere gelditu ziren eta bertan adierazi zuten Errege Seminarioaren eta Arrizuriaga Jauregiaren arteko permuta lortzeko gogor lan egingo dutela.

Mizpirualden ere egin zuten geldialdia, zaharren egoitza leku egokiago batera eraman nahi dutela azaltzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak