Espainiako Arcelor Mittaleko komunikazio arduradunak lasaitasun mezua bidali nahi izan die langileei eta bergararrei. Izan ere, bere hitzetan, merkatuaren egoerarengatik itxi zen Bergarako altzairutegia, ez betiko, eta egungo egoera ikusita, momentuz gauzak horrela jarraitu beharko dutela esan digu.