Printzipioz, edonork dauka aukera lehiaketan parte hartzeko eta adin mugarik ere ez dute jarri. Hori bai, marrazki guztiak A4 formatuan aurkeztu beharko dira, eta txuri beltzean.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste marrazki aurkeztu ahalko ditu baina marrazkiak jaiekin lotutakoak izan behar dira. Eta irudiarekin batera euskararen aldeko lema jarri beharko da.
Lanak aurkezteko modua
Lanak aurkezterakoan, parte hartzaileek lanean ez dute egilearen daturik jarri beharko. "Egilearen datuak, hau da, izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea, kartazal itxi baten sartuko dira eta kartazala eta marrazkia beste kartazal handiago baten sartu beharko dira", esan du Jardunek.
Lanak internet bidez igorriz gero, bi fitxategi bereiztu beharko dira: baten marrazkia eta bestean egilearen datuak.
Lanak Jardunen bulegoan (Errotalde jauregia z/g- Kultur Etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira. Hori bai, lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 18a dela aurreratu dute.
Marrazki irabazlearen egileak 60 euroko saria jasoko du. Hala eta guztiz ere, saria eman gabe geratu daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.