Miguel Altuna Institutuak lan arriskuen prebentziorako jardunaldia antolatu du

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 6a

Jardunaldia hilaren 18an ospatuko da, 12:00etan, Miguel Altuna GLBHIko Areto Nagusian. Besteak beste, ondokoek parte hartuko dute hitzaldietan: Miguel Altuna Institutuko zuzendariak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntzetako errektoreordeak, ULMAko Mantenu Zerbitzuko Produktu zuzendariak eta Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak.

Miguel Altuna Institutuak lan arriskuen prebentziorako jardunaldiak antolatu ditu hilaren 18rako. Jardunaldiak 12:00etan hasiko dira, institutuko GLBHIko Areto Nagusian (Ibargarai 1). Jardunaldien helburua prebentzioaren inguruko kultura bultzatzea da eta horretarako, enpresa eta zentroaren artean elkarkidetza eta eztabaida foro bat sortuko da.

12:00etan Iñaki Larrañaga Miguel Altuna GLBHIko zuzendariak jardunaldien aurkezpena egingo du eta 12:15ean Lankidetza Hitzarmenari buruz hitz egingo du Jesus Mari Pintorrek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzetako Errektoreordea. 12:30ean Asier Agirregomezkorta ULMAko Mantenu Zerbitzuko Produktu zuzendariak hartuko du hitza eta azkenik, jardunaldiarekin amaitzeko Maria Jose Madariaga Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren txanda izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak