'Egubakoitzak kartzelan' egitasmoa Bergarako gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 5a

Bergarako gaztetxeko lagunak egitasmo berri batekin datoz. 'Egubakoitzak kartzelan' izena jarri diote aipatutako egitasmoari, eta helburua da kontzertu lasaiez gozatzeko aukera izatea gaztetxean. Biharko kontzertuan, kartzela zaharreko kanpoko agertokia girotzen lehena Mery May arrasatearra izango da. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrera 3 euro kostako da.

Arrasatearraren ahots goxoak eta gitarra doinuek gaztetxea hartuko dute. Gaua girotzeko, gainera, barra bat jarriko dute gaztetxearen kanpoaldean. Han, terraza inprobisatuan, kafea, tonika eta bestelakoak zerbitzatuko dituzte bertaratutakoek musikaz goza dezaten.

Folk-rock akustikoa

Mery Mayk folk rocka egiten du. Bakarlari gaztea izan arren, oso kritika onak izan ditu arrasatearrak. Hala, hainbat lehiaketatan nabarmendu izan dute musikari arrasatearraren folk rock akustikoa.

Zeanuriko Esti eta Olatz

Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrera 3 euro kostako da. Mery May ez da izango gaurko gaua girotuko duen musikari bakarra: oholtza gainera igoko dira Zeanuriko Esti eta Olatz ere. Ahotsa eta flauta uztartuz euskal kantagintza tradizionala jorratzen dute bizkaitar gazteek. Kontzertua zuzenean entzuteko aukerarik ez dutenek Txapa Irratiaren bitartez entzun ahal izango dute 97.2 FMko dialean eta streaming bidez www.txapairratia.org atarian.
Maiatzeko agendari dagokionez, hilaren 13an Mantala No! eta Mor More taldeek jardungo dute; hilaren 20an Moby Dick eta Te Verdek; eta hilaren 27an Mursego eta Ain_1 taldeko neskak igoko dira taula gainera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak