1911ko ekainaren 11n sortu zen Solidaridad de Obreros Vascos sindikatua, gerora ELA izango zena. Lehengo krisi garaietatik abiatuta, 1912. urtean 1000 afiliatu zituen sindikatuak.Errepublika eta diktadura garaiak pasata, eskualdean "garrantzia handia" eduki duen sindikatua dela diote ELAko kideek. Horrela, gaur egun eskualdean 6.000 afiliatutik gora eta ia 400 ordezkari ditu ELAk berton. Eta horretaz gain, bost egoitza ditu: Eibarren, Elgoibarren, Oñatin, Bergaran eta Arrasaten.