Dena prest dago hilaren 14an Erromeria Eguna ospatzeko

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 5a

Jai giroa izango da nagusi aurten ere Erromeria Egunean, hilaren 14an. Herriko trikitilari eta dantzariak prest daude eta hitzorduak ere zehaztuta daude. Orain bakarrik eguna bera heltzea falta da. Beste behin ere, Erromeria Egunak jende asko bilduko du herrian eta festa izango da nagusi.

Datorren astean da egun handia, maiatzaren 14an. Egun horretan bergararrek eta inguruko herrietakoek festarako aukera edukiko dute herrian. Tritikilarien eta dantzarien kalejira eta erakustaldiarekin hasiko da jaia, 12:30ean Fraiskozuri plazan. Hortik Simon Arrietara joango dira, 12:40an, eta gero Iralara, 12:50ean. Azken hitzordua 13:15ean jarrri dute, San Martin plazan.

Behin erakustaldia amaituta, 14:30ean bazkari herrikoia egingo da San Martin plazan. Hori bai, euria eginez gero bazkaria plazako arkupetan egingo dela jakin eragin dute antolatzaileek. Bazkarirako txartelak salgai daude Depor, Ariznoa eta Kultur Etxean, 15 euroren truk; 12 urtetik beherakoentzako 10 euro balioko du txartelak.

Behin bapo bazkaldu eta gero, 16:00etan, erromeria egongo da, Patxi Montero, Jainaga eta Narbaizarekin. 19:00etatik 22:00etara Gari eta Iñaki trikitilariek hartuko dute erreleboa eta triki-poteoa egingo dute herrian zehar.

Egunarekin amaitzeko, 22:00etan Gose eta Emon taldeek kontzertua eskainiko dute, San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak