Ekaina bitartean itxita egongo da Zabalotegiko frontoia, lanengatik

Julen Iriondo 2011ko maiatzaren 5a

Zabalotegiko frontoia itxita egongo da datorren astelehenetik ekainaren 1era, gune hartan egin beharreko lanak direla-eta. Bergarako Udalak jakinarazi nahi die erabiltzaileei ez diela maiatzeko kuota kobratuko, frontoia erabiltzerik izango ez dutenez.

<!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->

Frontoian bertan ez dute lanik egin behar, baina bai bertarako sarbidean. Egokitu egingo dute, sarbidea zabalago egin, barruan era askotako jarduerak antolatu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak